Sakanako haranetik abentura, euskeraz

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 16a, 02:00

Eszenatoki berria izango dute aurten Dobera eta Hitzaro euskara elkarteek antolatutako Udaleku Ibiltariek: Sakanako harana. Seigarren edizio hau uz­tailaren 3tik 15era izango da eta 1999-2003 urte bitartean jaiotako neska-mutilek hartu dezakete parte.
Joan den urteko arrakastaren ostean, txikientzako ere antolatu ditu Udaleku Ibil­tariak Doberak. Kasu honetan, 2004 eta 2006 urte bitarteetan jaiotako neska-mutilek hartu dezakete parte. Donostiatik Hondarribiarako bidea egingo dute, Gipuzkoako kostako pa­sabide hau ezagutuz. Uztai­laren 31tik abuztuaren 6ra izango dira. 

Euskera eta aisia, bat eginda
Dobera Euskera Elkarteak azaldu duenez, Udaleku Ibiltariek hainbat balore dituzte: «helburu na­gusia bat da: euskeraren erabilera sustatzea. Hala ere,  udaleku ibiltariekin beste hainbat balore sustatzea ere bilatzen da: gure gaz­teek natura erres­petatzea, hezikidetza, el­karlana eta talde sentimendua bultzatzea, euskal kultura ezagutzea, inguru eta lagun berriak egi­tea, eta nola ez, disfrutatzea!». 
Izen ematea, zabalik.

Doberak Ordiziako Hitzarorekin batera antolatu ditu Udale­kuak. Izen ematea maiatzaren 20ra arte dago zabalik.


Udalekuetan izena eman nahi duten neska-mutilek maiatzaren 20ra arte dute aukera. Doberak gogoratu du plazak mugatuak direla. 
Prezioari dagokionean, Sa­ka­natik Haraneko izango den abentura bizi nahi dutenek 245 euro ordaindu behar dituzte; bazkide badira, 200 euro. Aldez, Donostiatik Hondarribiarako bidea egin nahi dutenek 150 euro; 125 euro, bazkide badira. Dirua Kutxabankeko kontuan sartu behar da, izen abizenekin: 2095 5041 14 1061652383.
Izen emate orriak Her­naniko ikastetxeetan banatuko ditu Dobera, eta Larramendi 11ko lokalean ere, eskuragarri daude. Informazio gehiagorako: dobera@dobera.eus edo 943 33 27 99.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!