Atsolorrak edizio berria izango du datorren igandean, hilaren 24an, Ereñotzun. Joan den urtean, 2015ean auzoan jaiotako zazpi umeei egingo zaie ongi etorria. Atsolorra Auzo Etxeko areto nagusian egingo dute, 17:30etan hasita. Aurten gainera, musika saioa ere eskainiko dute eta Bizimodua auzolanean proiektuaren bideoa aurkeztekoak ere badira. Eta nola ez, jatekorik ez da faltako. Atsolorrera gerturatuko direnei eskatu diete aurrez izena ematea: horretarako, 943 55 10 00.