Urumea itsasora nola, ‘Burbunak eta Etsayak’ ere zabaltzen ari da

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 9a, 02:00

Euskara eta natura lotzen di­tu­en dokumentala da Bur­bu­nak eta Etsayak; Dobera Eus­ka­ra Elkarteak eta Aranzadi Zien­tzia Elkarteak elkarlanean egi­na.
25 elkarrizketatan bildu dute Her­na­niko bailara ez­ber­di­ne­ta­ko herritarrek na­tu­rarekin izan duten lotura eta horrek utzi duen ahozko ondarea. Baina Euskal Herriko edozein herritan dagoen altxor ezkutu horren adibidea besterik ez da; hain zuzen, hasi da, Urumea itsasora nola, beste hainbat txokotara ere zabaltzen.

Edozein herritan ikusteko aukera
Dokumentala 2015eko udazkenean estreinatu zen, Ere­ño­tzun, Hernanin, eta baita Du­ran­goko Azokan ere. Eta orain, Euskal Herriko edozein txokotan ikusteko aukera izango da.
Horretarako, Dobera Eus­ka­ra Elkartearekin (943 33 27 99) harremanetan jarri besterik ez dago. Bi aukera daude: dokumentala herriko kultur etxe edo zinemetara eramateko eskatzea, edo horrez gain, egileen 30 minutuko solasaldia ere antolatzea.

Kultur eta zientzia arloetan goraipatua
Hernanin grabatutako dokumentala ari da zabaltzen, eta oso kritika onak jaso ditu. Koldo Zuazo filologoak aipatu du, adibidez: «xumetasunez eta apaltasunez egindako lan haun­dia. Geure ingurua eta kul­tura ezagutzeko grina pizten duena. Ikusteko atsegina». Asier Sarasua biologoak, berriz: «Natura, ondarea, hizkuntza, herri identitatea, trans­misioa... zenbat gai interesgarri, eta zelako egoki kontatuta, arin eta artez». 
Era berean, natura eta kultura arloetako ikerketak uz­tartzea helburu duen Europako bilkura batean hartu du parte Aranzadi Zientzia Elkarteak, eta bertan, interes haundia piztu du dokumentalak. 

Naturaldian eta Cristina Enean
Zabaltzen jarraituko du, gainera, Burbunak eta Etsayak dokumentalak.
Batetik, Naturaldian izango da. Tolosako Naturaldiak 25 urte bete ditu, eta izandako zabalkundea kontuan hartuta, aurten, aurrenekoz, Foru Aldundiak antolatuko du. Hainbat aditu bilduko dira Tabakaleran maia­tzean, eta bertara gonbidatu dituzte dokumentalaren egileak. 
Bestetik, ekainean Cristina Enea Fundazioak jarriko du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!