Maialen Lujanbio eta Arrate Illarro bertsolariak ariko dira gaur kantuan, Europa bat-batean inrpobisatzaileen saioan. Baina munduan barrena ere badira inprobisatzaile gehiago, eta gaur 19:00etan Biterin, elkarrekin egingo dute emanaldia.
Sardiniatik, Simone Monni eta Paola Dentoni cantadoriak ariko dira, Stefano Cara eta Michele Deiana ahots laguntzaileekin. Kurdistandik, Zinar Ala denbeja. Eta Herrialde Katalanetatik, Christian Simelio eta Anais Falco glosadoreak, Gerard Diez musikariak lagunduta.
Guztia lotzeko, Maite Berriozabal gai-jartzaile ariko da, eta Irati Majuelo eta M. Ibarluzea, itzultzaile lanetan.
Uztailean, topaketa
Donostia 2016, Mintzola Ahozko Lantegiak eta EHUko Udako Ikastaroek antolatu dute Europa bat-batean egitasmoa.
Uztailean, mundu osotik etorritako inprobisatzaileak elkartuko dira Donostian, Kantu Inprobisatuen Nazioarteko Topaketan.
Horren aurretik, ordea, girotze saioak prestatu dituzte, eta horietako bat da, hain zuzen, Hernanin gaur egingo dena.
Bestalde, EHUko Udako Ikastaroetan jardunaldi akademikoak izango dira, eta izenematea irekita dago www.uik.eus webgunean.