Elkartasuna, Argia eta Axier Lopezekin

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 16a, 02:00

«Idatzi honen bidez, TO­KI­KOMen Administrazio Kon­tseiluak bere elkartasun eta babesa eskaini nahi die Axier Lopez kazetariari eta Argiaren lan talde osoari, Naroa Ariz­nabarretaren atxi­lo­ke­taren berri emateagatik zigorra jaso duten honetan.
Espainiako Gobernuak He­rritarren Segurtasunerako 4/2015 Lege Organikoa, ‘Mozal legea’ gisa ezagutzen dena aplikatuz ezarri du zigorra. Lege hori eraso zuzena da he­rri­ta­rrak informatuta ego­te­ko zein ka­zetariek infor­ma­zi­oa ema­teko duten eskubidearen aurka.
Informazioa jaso eta ema­teko eskubide horiek gizarte demokratiko baten funtsezko oinarriak dira. Eskubide ho­riek gauzatzea delitu bila­katzea, beraz, gizarte osoaren aurkako erasoa da, eta hala salatu nahi dugu mezu honen bidez». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!