Oposaketa deitu du Goizueta, Arano, Leitza eta Aresoko Zerbitzu Mankomunitateak. 2015eko abenduaren 23ko Plenoan erabaki zuten 2016ko lan publikoaren eskaintzari baiezkoa ematea.
Familia-langile lanpostua
Familia-langile lanposturako plaza bat izanen da, oposizio-lehiaketa bitartez erabakiko dena. Azaldu dutenez, oposaketa 2016ko irailean izanen da.