Gipuzkoako Ligatik, Txapelketara

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 16a, 02:00

Bukatu berri da Gipuzkoako Batel Liga, eta Hernaniko arraunlariek lan ederra egin dute. Asteburu honetan, berriz, Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatuko dute. Gaur, 17:00etan, sailkatze estropadak izango dira, Pasaiako badian, eta bihar, 09:30etan, finalak jokatuko dituzte aurrera egitea lortzen dutenek. Asteburu honen ondoren, Euskadiko Txapelketa iritsiko da, datorren asteburuan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!