Goizuetako Zahagi Dantza Hernanin barrena ibili zen joan den larunbatean. Goizuetako inauterietako ikurretako bat da Zahagi Dantza eta inguruko herrietan ezagutaraztea zen nahia. Kondairak dio, negu osoan basoan lanean aritutako ikazkina inauterietan herrira jaisten zela, zahagiko ardo guztia edanda. Mozkortuta, herriko nesken atzetik ibiltzen zen, muxu eman nahian, eta bide batez aurpegia zikinduz; bitartean, herritarrek makilarekin jotzen zuten ikazkinaren zahagia. Eta hala egin zuten larunbatean, Kaxkoan barrena. Goizuetarrek gogoratu dute, gaurkotze aldera, neska zein mutilak zikintzen dituela ikazkinak.