Gazi eta gozo, ahoa goxatzeko nahiko!

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 17a, 02:00

Atzo eman zitzaien hasiera, Extremadurako XXIV. Jardu­nal­diei. Bideo emanaldia pres­ta­tu zuten Biterin, Extre­ma­dura gertutik ezagutzeko.
Gaurkoa, berriz, azoka eguna izango da.

Txorizo, gazta, pasta eta dantza
Goizeko 10:00etan irekiko da azo­ka, Atsegindegin. Batetik, li­buru eta turismo informazio pos­tuak jarriko dira bertan; de­nak, Extremaduraren ingu­rukoak. Bestetik, jan-edana izango da: txorizoa, gazta, erroskilak...
Eta dantza emanaldia ere ez da faltako, 13:00etan Virgen de Guadalupe taldearekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!