Errenta aitorpena egiteko epea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 16a, 02:00

Hasi da 2015eko Errenta Aitorpenerako kanpaina: astelehenetik onartu daiteke Autolikidazio proposamena, ekainaren 25era arte; atzo hasi zen likidazio mekanizatua egiteko zita eskatzeko aukera; eta etzitik aurkeztu ahal izango da Internet bidez. Gainera, Errenta Aitorpena euskeraz egiten dutenak saritu nahi dituzte Buruntzaldeako Udalek, eta lehiaketa antolatu dute horretarako. Facebooken mezua elkarbanatzen dutenen artean, lau lagunentzako otordua zozketatuko dute. Maiatzaren 17an egingo da zozketa hori.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!