Hiru ikastaro, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 16a, 02:00

AEK euskaltegiak antolatzen dituen Zilegi Eskolen barruan, hiru ikastaro eskainiko dira datorren astean: lorezaintza, lanbide eta lan munduaren errealitate sexista aztertzen, eta barreterapia. Aurreneko biak asteartean izango dira, kultur etxean eta debalde. Lorezaintzari buruzko saioa, goizeko 09:30etan; eta lan munduko errealitate sexista aztertzeko hitzaldia, arratsaldeko 18:30etan. Barreterapia, aldiz, asteazkenean egingo dute Norberto Almandoz musika eskolan, eta 20 euro ordaindu beharko dira. Informazio gehiagorako edota izena emateko: zilegieskola@aek.eus edo 663 04 33 14. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!