Gaur bukatuko du GRAVNI txapelketa, trinketean, Oier Gurutzealdek. Errioxaren kontra jokatuko du, Iruran, torneoa esku hutsik ez bukatzeko asmoz. Arratsaldeko 16:30etan hasita, bigarren partidua da berea.
Txapelketa zaila izan du astigartarrak, eta jokatutako lau partiduak galdu ditu. Hain justu, Errioxa da irabazi gabe dagoen bestea.