Salbazioa poltsikoan, zergatik ez gora egin?

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 16a, 02:00

Euskal Ligako bigarren mailan izango da Mundarro-La Salle, beste urte batez, datorren denboraldian. Hala ziurtatu zuen aurreko asteburuan, Marianis­tasi irabazita, eta Askartza eta Arabaren porrotekin.
Eta salbazioa poltsikoan, pix­ka bat gorago begiratzeko aukera ere badaukate astigartarrek. Izan ere, aurreko sailkatuaren kantxan jokatuko dute bihar,  10:00etan Logroñon, San Igna­cioren kontra. Bi garaipen gehi­a­gorekin daude errioxarrak, hiru partidu falta direnean.

Hernaniren kontra jokatuko dute mutilek gaur, kiroldegian, 5garren posturako lehian.

Mutilek derbi garrantzitsua gaur, kiroldegian
Mutilek, bere aldetik, partidu garrantzitsua bezain polita du­te Gipuzkoako lehenengo mailan. Derbia jokatuko dute, Her­naniren kontra, arratsaldeko 18:00etan kiroldegian.
Eta asko izango dute jokoan, gainera. Izan ere, hiru partidu falta direnean, hernaniarrek baino garaipen bat gutxiago dauka Mundarro-La Sallek, eta beraz, bosgarren postura igo­tzeko aukera dauka, gaur irabazita. Garaipen bat gehiagorekin dago, laugarren sailkatua ere, Alde Zaharra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!