Sarrerak, salgai

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 16a, 02:00

Hondarrezko Ametsak ikuskizuna eskainiko du Ytuquepintas konpainiako Borja Gonzalezek datorren igandean, eta sarrerak jada salgai daude www.astigarraga.eus webgunean. Egunean bertan ere eskuratu ahal izango dira, 2,5 euroan. Denetarik nahasten duen ikuskizuna da (musika, artea, txotxongiloak...), eta Feten saria jaso zuen 2015ean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!