Zer harreman duzu inguruan dituzun hizkuntzekin? Eta euskerarekin? Nola eragiten du zure jokaerak hizkuntza horien garapen eta erabileran? Kontu horiei buruz gogoeta egiteko tailerra antolatu du Herri Eskolak gurasoentzat.
Datorren Asteartean egingo da aurreneko saioa, euskeraz, eta ostegunean, gazteleraz izango da. Bi saioak arratsaldeko 17:00etan izango dira, eskolako liburutegian.