‘Pomme D’Or’ saria, Zapiain, Astarbe eta Bereziartuarentzat

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 16a, 02:00

Apfelwein Weltweit Nazio­ar­teko Sagardoen Azoka burutu zuten aurreko asteburuan Ale­ma­niako Frankfurt hirian. Eta bertan eman zieten Pomme D’Or (edo Urrezko Sagarra) nazioarteko saria Astiga­rragako Zapiain, Astarbe eta Bereziartua sagardotegiei.

Sagardogileen Elkarteak saridunak zoriondu ditu.

Lau sari, Astigarragara
Guztira lau sari irabazi dituzte bertako sagardotegiek. Za­pi­ain­ek bi: bata bere sagardo natural bereziagatik, eta bestea, merkaturatu berri duen Bizi-Goxo postrerako sagardoagatik. Astarbek Pomme D’Or bat, ByHur, sagardo apardunagatik. Eta Bereziartuaren sa­gar­do naturala izan da laugarren sariduna.
«Sagardotegiak egiten ari diren lana erakusten dute»
Gipuzkoako Sagardogileen El­kar­teak Kronikara bidalitako prentsa-oharraren bidez, hiru saridunak zoriondu nahi izan ditu, Sagardogileen Elkar­teko Astarbe eta Bere­ziartua, baita Zapiain ere. 
Elkartearen ustez, «emaitza hauek erakusten dute gure sagar­dotegiak egiten ari diren lana, eta lan horrek nazioartean duen errekonozimentua».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!