Derbiko porrota mingarria ahazteko, partidu zaila dauka Mundarrok, gaur arratsaldean. Sanpedrotarraren zelaian jokatuko du, liderraren zelaian, 15:30etan Trintxerpen.
Eta asko dauka jokoan liderrak, gainera. Bost partidu falta direnean, puntu bakarreko aldea dauka bigarren sailkatuarekin, Vasconiarekin, eta bi puntukoa Trintxerperekin, hirugarrenarekin.
Mundarrok, berriz, urrutiegi dauzka aurrekoak, baina borrokatu beharko du, seigarren postuari eutsi nahi badio. Izan ere, azkeneko porrotarekin, puntu bakarrera gerturatu zaizkio Hernani bera eta Allerru.