Esku pelota klaseak, maiatzeko ostiraletan

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 16a, 02:00

Neskentzako esku pelota ikastaroa antolatu dute maiatzerako, Emaku­mea Kirolarik eta Hernaniko Palistek elkarlanean. Ostiraletan izango da, 18:00etatik 19:30etara, Tilosetako frontoian; Patri Espinar pelotariak emango du. Plazak mugatuak dira, eta izena emateko epea asteartean bukatuko da. Apuntatzeko, idatzi emaila emakirola@gmail.com helbide elektronikora. 20 euro dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!