Final Fourrerako lehia gaur, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 16a, 02:00

Oso partidu garrantzitsua jokatuko du gaur Hernanik, Gipuzkoako lehenengo mailan. Mundarroren kontra ariko da Astigarragan, arratsaldeko 18:00etan hasita. Final Fourrera sailkatzeko lehian daude bi taldeak, hiru partidu falta direnean: bosgarren Hernani, 14 garaipenekin; eta seigarren Mundarro, 13rekin. Laugarren sailkatua Alde Zaharra da, hernaniarren garaipen berdinekin dagoena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!