«Astigarragako Plenoak aho batez onartutako galdera mugatua da»

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 16a, 02:00

Bihar burutuko den herri galdeketaren aurrean, Euskadiko Podemos-Ahal Dugu alderdiak bere iritzia jakinarazi du pren­tsa-ohar bitartez. 
Bertan, pozik agertu da hondakin bilketa-sistemari bu­ruzko «era­bakia herri galdeketaren bitartez hartuko delako». Hala ere, alderdi moreak dio enez, «Astiga­rra­gako Plenoak aho batez onar­­­­­­­tutako galdera mu­ga­tua da». Izan ere, beraien ustez, «kontsultan proposatzen direnak baino aukera gehiago eman behar ziren».

«Herri bakoitzaren egitura eta biztanleriari egokitzen zaion bilketa sistema bilatu behar da»
Ildo beretik, Euskadiko Pode­mosek dio: «herri bakoi­tzaren egitura eta biztanleriari egoki­tzen zaion bilketa sistema bilatu behar da, Hondakinen Direk­tibak eta 2020 konpromezuek ezartzen dituzten birziklapen-mailak bermatzen dituena». 
Hala ere, alderdi moreak argi daukana da: «ezin da 3-4 urtero sistema aldatu, eutsiezina delako».

«Zubietako errauskailua bezalako azpiegituren aurka»
Herri bakoitzak bere bilketa-sistema aztertu behar duela diote, baina muga bat jarrita: «beti egongo gara Zubietako errauskailua bezalako azpiegituren aurka, ingurugiroan eta pertsonen osasunean duen eraginagatik eta duen kostu altuagatik».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!