Errugbian aritzera animatu nahi ditu neskak, Hernani Errugbi Elkarteak. Eta horretarako, saio irekiak antolatu ditu ostiraletan. Astero elkartuko dira, arratsaldeko 19:30etan. 12 urtetik gorako neskentzat da, eta jakinarazi dute, dagoeneko osatu dela taldetxo bat: «animatu! esperientzia ezin hobea da», luzatu diete deia.