«Kostua argitzen duen txostenik ez dago»

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 16a, 02:00

Herri galdeketa burutu baino lehen, atez atekoaren alde egiteko deia egiten du EH Bilduk azkenekoz, prentsa-ohar bitartez. «Panorama zein den ikusita» egiten duten eskaera dela diote. 

«San Markoko txosten bat egon badago»
Izan ere, EH Bilduk dioenez, «proposatutako sistema definitu ez denez, proposatutako hondakinen bilketa zerbi­tzuak zenbat kostatuko duen zehazten duen txostenik ez dago». Onartzen dute «San Markoko txosten bat» egon badagoela, baina «ez du zerikusirik Udaletik proposatutakoarekin eta konparazioak egitea zentzugabekeri bat da».
Udal taldeak azaltzen du, besteak beste: «San Markoko txostenean oinarrituko bagina, edukiontzi marroia egunero ez litzake hustuko eta, beraz, organikoa usteltzen izango genuke egunetan edukiontzietan. Organi­koarenaz gain, oraindik ez dakigu gainontzeko edukiontziak zenbatero hustuko diren».

«EAJri eskatzen diogu, iruzur egiteari uztea eta zintzotasunez informatzea»
Horrez gain, EH Bilduk eskaera luzatu du: «EAJri iruzur egiteari uztea eta zintzotasunez informatzea eskatzen diogu». Gainera, diote: «EAJk 150.000 euro horien aurrezpenaren atzean zer dagoen argitzeko ausardiarik ez duela argi esan behar da; [...] 3 langile kaleratuta lortuko litzakeela ezkutatu nahi izan du. Oso larria da EAJ aurrezpenaz harrotasunez hitz egiten ikustea. [...] EAJ, enplegua sortu beharrean, suntsitzen ari da».
Bukatzeko, gogorarazi dute «EAJk zerbitzua esku pribatuetara pasa nahi duela». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!