Ausa-Gaztelu eguna, bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 30a, 02:00

Hernani Errotzenek antolatuta, Ausa-Gaztelu eguna ospatuko dute bihar Larraitzen, 1200garren urtean Gaztelak Euskal Herria zatitu zuen eguna oroi­tzeko. Goizeko 09:00etan jarri dute zita Larraitzen, eta denak elkartu eta bertatik abiatuko dira Ausako gaztelura. Gaztelura iritsi eta ongietorria egingo diete, baita mezu bat irakurri ere. Ondoren, 14:30ak aldera, bazkaria egingo dute Zaldibin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!