Hernaniko Parrokiarteko Pastoraltzak antolatuta, Liturgiari buruzko ikastaroari eman zitzaion hasiera urrian eta asteazkenean egingo dute azken aurreko saioa. Beti bezala, Juan Jose Arregi izango da hizlaria, eta arratsaldeko 20:00etan hasiko da saioa, Tilosetako Donibane Gunean.