Gipuzkoako Koparen barruan, bihar daukate bigarren tiraldia, Altzan, Hernaniko bolariek. Aurreneko tiraldian, pasa den asteburuan, Ategorrietako Xabier Lazkano izan zen onena, 47 brilarekin, baina gertu izan zituen hernaniarrak: Miguel Burugain hirugarren, 45 brilarekin; Ibon Miner laugarren, 44rekin; eta Antonio Miner bosgarren, 44rekin baita ere; Miguel Arrozpidek 40 brila bota zituen.