Azkeneko final laurdena jokoan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 16a, 02:00

Sagardoaren Txapelketako semifinalak osatuko dira gaur, 16:00etan Galarretan hasiko den jaialdian. Azkeneko final laurdena jokatuko dute Etxeberria IVk eta Etxeberria IIIk, Gaztañaga sagardotegiaren izenean, eta Matxin IIIk eta Endikak, Petritegiren izenean. Irabazleek, Urriza eta Labakaren kontra jokatuko dute semifinala. Gaurko bigarren partidua izango da hori, eta hirugarrenean, Endika Barrenetxea ariko da Segurolarekin, Uterga eta Larrañagaren kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!