Euskal Herriko 22 elkarte onenak lehian bihartik, Berria Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 16a, 02:00

Larunbatean aurkeztu zu­ten XIII. Berria Txapelketa Lasarte-Oriako Goiegi jate­txe­an, Patxi Jauregi, Euskadiko Eus­kal Pilota Federazioko pre­sidenteak; Andoni Alva­rez, Berria egunkariko ordez­ka­ri­ak; eta Rufino Rekalde, Her­naniko delegatuak.
Txapelketaren inguruko xehetasunak azaldu ondoren, kluben arteko zozketa egin zuten, partiduak finkatzeko. Aurrenekoak bihar jokatuko dira: goizeko 11:00etan, Her­na­nin, Amurrio (Araba)-Uhar­te (Nafarroa); eta arra­tsal­deko 16:30etan, Andoai­nen, Oteiza (Azkoitia)-Lapke (Lazkao).

Harrobia indartzeko asmoa
Aurreko urtean baino klub gehiagok hartuko dute parte aurten, txapelketan. Hain zuzen ere, Euskal Herri osoko 22 talde onenak ariko dira lehian: Gipuzkoako zazpi, Nafarroako sei, Bizkaiko bost, Arabako hiru eta Iparraldeko bat.
Era berean, beste be­rri­ta­sun bat ere izango da aur­tengo hamahirugarren edizio honetan: talde bakoitzak pe­lo­tari bakarra fitxatu ahal izango du. Orain arte, bi fi­txa­tu zitzaketen, baina al­da­tu egin dute legea. Rufino Re­­kaldek azaldu zuen aldaketa honen helburua: «epe ertai­ne­ra, taldeek beren pelo­ta­riekin soilik jokatzea. Bide horretan, fitxaketa ko­purua murriztu dugu». Izan ere, «profesionalik ez legoke, harrobirik gabe».

Iazko marka hobetzea du helburu Hernanik; hasi bezala, txapelketatik kanpo geratu baitzen. 2014an, berriz, hirugarren egin zuen.

Lehia, hiru mailatan
Lehiaketa sistema, berriz, ez da asko aldatu. Ohi bezala, hiru mailatan jokatuko da: kadeteetan, jubeniletan eta nagusietan.
Hiru partiduetatik bi ira­bazten dituen taldeak lortuko du garaipena, eta txapelketan aurrera egitea. Hala ere, izango da berezitasunen bat: au­rreneko bi partiduak el­karte batek irabazten baditu, tantoen sistema aplikatuko da, horrela, azken partiduak ere emozioa izan dezan.

Hasi eta bukatu, Hernanin; gainontzekoak, salgai
Txapelketa bihar bertan ha­si­ko da, eta partiduetako bat Her­­nanin jokatuko da; goi­ze­koa. Arratsaldean, Andoainen izango da beste bat.
Bukatu ere, ohi bezala, Her­nanin bukatuko da txa­pelketa, ekainaren 26an.
Gainontzeko jaialdiak, be­rriz, 300 euroren truke erosi ahal izango dira. Hain zuzen, beste jaialdi batzuetarako frontoiak ere zehaztu dira: apirilaren 30eko partidua Iparralden jokatuko da, maiatzaren 13koa Galdakaon, eta maiatzaren 22ko bat, Andoainen.
Sariei dagokienez, ez da aldaketarik izan. Elkarte txa­p­eldunarentzat, 3.000 euro eta pelotari bakoitzarentzat oroi­garria eta txapela. Txa­pel­dunordearentzat, 2.000 eu­ro eta pelotarientzako oroi­ga­rri bana. Eta hiru eta lau­ga­rren sailkatuentzat, 1.000 euro.

2014ko mailara bueltatzea helburu, Hernanik
Be­re onena erakusten saia­tu­ko da Hernani, beti bezala. Ha­la ere, lehengo urtekoa atze­­an uzteko ahalegin be­rezia egingo du, hasi bezala, txapelketatik kanpo geratu baitzen. Duela bi  urte, berriz, hirugarren sailkatzea lortu zuen. Hala ere, iazko ira­baz­lea, Usurbilgo Pagazpe, izan­go da faboritoa.

 

XIII. BERRIA TXAPELKETA EGUTEGIA

Final hamaseirenak
- Apirilak 17: Amurrio-Uharte eta Azkoitia-Lapke.
- Apirilak 24: Lea Ibarra-Olgetan eta Zugarralde-Bortziriak.
- Apirilak 30: Iparralde-Txukun Lakua
- Maiatzak 1: Hernani-Danok Lagunak.

Final zortzirenak
- Maiatzak 8: Zaramaga-Erreka eta Pagazpe-apirilaren 17ko irabazlea.
- Maiatzak 13: Adiskide-apirilaren 17ko irabazlea.
- Maiatzak 15: Zazpi Iturri-apirilaren 24ko irabazlea.
- Maiatzak 22: Oberena-apirilaren 24ko irabazlea, eta Gazteleku-apirilaren 30eko irabazlea
- Maiatzak 29: Markina-maiatzaren 1eko irabazlea, eta Buruzgain-Ilunpe.

Final laurdenak
- Ekainaren 5ean eta 12an, bina partidu.

Final erdiak
- Ekainaren 19an, bi partidu.

FINALA
- Ekainaren 26an. Hernanin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!