Otsailean aurkeztu zuten Hernanin, WhatsART proiektua, Donostia 2016 programazioaren barruan.
Helburua da, gazteek artea eta sorkuntza kolektiboa lantzea, aurretik proposatu dituzten erronkei aurre egiteko eta gizarte eta etorkizun hobe bat bilatzeko. Zentzu horretan, hainbat tailer eta laborategi antolatu dituzte, eta gaur, Hernanin egingo da bat.
Idoia Zabaleta dantzariarekin
Proiektuan parte hartzeko izena eman duten 15 eta 18 urte bitarteko 30 gazte gipuzkoar elkartuko dira gaur, 10:00etan Milagrosan.
Idoia Zabaleta euskal dantzari eta koreografoarekin arituko dira lanean, gorputzak adierazteko duen ahalmena probatu eta arte eszenikoetara hurbiltzeko. Eguerdiko 12:00etan, berriz, performance bat emango dute Agustindarren plazan, eta herritarrei parte hartzeko eskatu diete.