Arropa, pitxiak, jostailuak, liburu eta diskoak... Denetik erosteko aukera izango da gaur, Bigarren Eskuko Azokan jarriko diren postuetan.
Hilero egiten den bezala, Atsegindegin jarriko dituzte postuak, goizeko 10:30etan hasi eta eguerdiko 13:00ak bitartean.
Bertara gerturatzen denak kalitatezko produktuak prezio onetan erosteko aukera izango du, eta gauzei bigarren aukera ematekoa.