Besteak beste, pentsio duinen alde, hilean 1080 euro, sinadurak biltzen ari da Hernaniko Duintasun Taldea.
Hil honetan zehar, postua jartzen ari dira ostegun eta larunbatero, ferian eta Plaza Berrin. Gaur, Plaza Berrin izango dira 11:00etatik 13:00etara.
«Zure sinadura eskatzen dugu, Gasteizeko Parlamentuan dauden gure ordezkariei eta Eusko Jaurlaritzari bidaltzeko».