Oinetako bilketa, errefuxiatuentzat

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 16a, 02:00

Zure botak ez bota! lema­pe­an, Katiuska Operazioa jarri du martxan Donostia Kul­turak, eta kanpainari babesa erakutsi diote Hernaniko Amher elkarteak eta Urrats oinetako dendak.
Helburua da, Siriako errefuxiatuei bidali ahal izateko ahalik eta oinetako gehien biltzea. Gaur bukatuko da bilketa; postua jarriko da Plaza Berrin, eguerdiko 12:00e­­tatik 14:00etara.

Zaporeak proiektua ere, martxan
Siriako errefuxiatuei lagun­tze­ko beste proiektu bat ere badago martxan: Zaporeak. Itziar Villalba hernaniarra Chiosen dago, eta Hernanin diru-bilketa egiten ari dira, ho­rrekin, kanpamenduetan da­goen jendeari egunero pla­ter bero bana eman ahal iza­teko. Ostegunean, azokan izan ziren, eta hainbat ko­mer­tziotan eta Kide tabernan eltxetxoak jarri dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!