Datorren maiatzaren 14an Lourdesera egingo dute erromesaldia gipuzkoarrek. Horretarako, Hernanitik autobusa antolatu dute; gozieko 08:00etan Atsegindegitik atera, eta arratsaldeko 19:00etan egingo du buelta. Izena eman nahi duenak, parrokiko bulegora joan beharko du: astelehen eta asteazkenetan, 20:00etatik 21:00etara, edo ostegunetan, 12:00etatik 13:00etara.