Ametzagañara, asteburupasa

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 16a, 02:00

Xaguxar aisialdi taldeak asteburu pasa antolatu du gaurtik. Ametzagaña parkeko UBA aterpetxera joango dira, eta bertan egingo dute lo.

Zita gaur, Joseba Barandiaran plazan
Irteera gaur goizean egingo dute; horretarako, 10:30etan jarri dute zita Jose Baran­dia­ran plazan. Bertan, kotxea kargatuko dute izena eman duten 32 haurren motxilekin, eta orduan, oinez abiatuko dira Ametzagañarantz. Iriste­an, bakoitzak etxetik eramandako janaria bazkalduko dute, eta ondoren jolasteari ekingo diote.

Bihar arratsaldean buelta, Astigarragara
Lagunartean egun pare bat pasa eta gero, bihar egingo dute buelta, arratsaldeko 18:30ak aldera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!