Hilero bezala, zine saioa eskainiko dute larunbatean, kultur etxean. Oker pelikula jarriko dute, arratsaldeko 17:00etan hasita, familia osoarentzat. Sarrerak astean zehar egon dira interneten, baina emanaldia baino ordubete lehenago ere eskuratu ahal izango dira, 2 euroan.
Erreserba ez ixteko, laguntza
Middle Island deitzen den irla da filmaren eszenatokia, non pinguinoak bizi diren aspalditik. Orain, otsoak irlara nola sartu asmatu du, eta ordutik, asko gutxitu da pinguino kopurua. Arazoa larria da, hamarretik jaisten bada erreserba itxi egingo dutelako. Orduan, Oker txakurraren laguntza baliatuko dute pinguinoek, babesteko.