Berrikuntza sozialean eragiteko prozesua da Urberritzen, eta hirugarren topagunea egingo da asteazkenean, 10:30etatik 13:00etara. Oraingoan, landuko dira eskualdeko garapen eredua, adostutako markoaren baitan dauden proiektuen ezagutza eta elkarlanerako proiektu berria. Era berean, zehaztu dute laugarren topagunea maiatzaren 4an izango dela, eta Beterri eta Urola Erdiaren arteko trukegunea, maiatzaren 18an. Parte hartzeko izena eman behar da: 688 684 956/688 685 586/enpresa@andoain.eus