Donostia 2016 eta Mintzola Ahozko Lantegiak antolatuta, Europa bat-batean kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketa egingo da uztailean Donostian, eta aurretik, girotzeko saioak egingo dira hainbat herritan; tartean, Hernanin.
Dobera-Kronikako bi bazkidek bina sarrera irabazi dituzte. Kronikan jaso behar dituzte.
Sardinia, Kurdistan eta Herri Katalanetako kantadoreak, Lujanbio eta Illarrorekin
Hernaniko saioa igandean izango da, 19:00etan Biterin, eta sarrerak salgai daude 7 eurotan.
Saio horretan ariko dira Maialen Lujanbio eta Arrate Illarro bertsolariak; Sardiniako Simone Monni eta Paola Dentoni cantadoriak, Stefano Cara eta Michele Deiana ahots laguntzaileekin; Kurdistango Zinar Ala denbeja; eta Herrialde Katalanetako Christian Simelio eta Anais Falco glosadoreak, Gerard Diez musikariarekin. Itzultzaileak ere izango dira.
Bi bazkidek, sarrerak
Dobera-Kronikak egindako sarrera zozketan, irabazleak izan dira Antton Goikoetxea eta Gotzone Landaribar.