Sailkapen faseko azken jardunaldia jokatuko da asteburuan, GRAVNI Txapelketan, eta bi hernaniar ariko dira Gipuzkoarekin, Errioxaren kontra.
Gaur, 20:00etan Zestoako frontoian Aitor Gorrotxategik jokatuko du Urbieta IIrekin, eta bihar, 16:30etan Irurako trinketean, Loitegi eta Eñaut Esnaolak. Finalerdietan sartzeko borrokatuko dute denek.
Bestalde, partidu gehiago ere jokatuko dira gaur. Besteak beste, Hernanin, hiru, 21:00etan hasita: Jara-Garaiar alebinak, Azkoitiaren kontra; Axel Larrañaga kadetea, Allerruren kontra; eta Ekaitz Cisneros seniorra, Intxurreren kontra. yy