Herritar guztientzako ikuskizun berezia, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 15a, 02:00

Magia, malabareak, dantza, kantua, parcour, musikarien inter­pretazioa... Denetik izan­go du gaur, arratsaldeko 17:30etan Biterin izan­go den ikuskizunak. Her­na­ni BHI Ins­titutuko DBH 2 mai­lako ikas­leek prestatu du­te, ikaskide, guraso eta, oro har, herritar guztiei zuzendua.

Ikasbidaiarako lanean
Gaurko emanaldia ikusi ahal izateko, bi euroko sarrera ero­si beharko da. Izan ere, ikas­bi­daia­rako dirua biltzeko helbu­ru­arekin prestatu dute ema­nal­dia, ikasleek. Era bere­an, he­rriari zerbait eskain­tzea, eta antolaketa lan koope­ra­ti­boa bultzatzea dute helburu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!