Biktimen sufrimendua kontuan hartzeko justizia motak

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 14a, 02:00

Buruntzaldeako Elkarbizik antolatuta, hitzaldi-ikastaroa eman zuen larunbatean Hernanin, Jose Luis de la Cuesta, zuzenbidean doktoreak; Jakiundeko kide eta Biktimen Euskal Batzor­dearen lehendakaria ere ba­da. Bertan, biktimen inguruan aplikatu diren justizia motak aztertu zituen, eta azaldu zuen: «justizia ez da Zigor Kodea aplikatzera mugatzen. Justizia penalak ez du gehienetan biktimen erreparazioa lortzen. Hobe da, beraz, justizia errestauratiboa aplikatzen saiatzea, egindako kalte bidegabea aitortu eta berradiskide­tza eraikitzeko asmorik sanoenarekin. Zentzu horretan, justizia transizionala ez da memoriarik gabeko justizia bat, honek ere biktimek sufritutakoa hartzen baitu oinarri, oroimen errestauratibo baten baitan». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!