Inprobisatzaileen saioa, igandean

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 14a, 02:00

Igandean, 19:00etan Biterin saioa emango dute Kurdistan eta Sardiniako inprobisatzaileek eta Maialen Lujanbio eta Arrate Illarro bertsolariek. Sarrerak salgai daude 7 eurotan. Dobera-Kronikak zozketa egin du bazkideen artean, eta saridunek Kronikatik pasa besterik ez dute sarrerak jasotzeko: Antton Goikoetxeak eta Gotzone Landaribarrek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!