Asteburu honetan, ginkana tokatzen da, eta gaur, 19:30etan gaztetxean egingo den bileran emango dituzte xehetasunak. Datozen osteguneko probaz ere ariko dira.
Etenik gabe, aurrera dijoaz Hernaniko Gazte Olinpiadak. Dagoeneko, egin dira hiru proba: aurreneko eguneko sukaldaritza proba eta O Faktorea, eta lehengo osteguneko patin proba. Lehia bizian, baina umorea galdu gabe, jokoan murgilduta dabiltza hernaniarrak.