«Nutritiboki aberatsagoak dira jaki ekologikoak»

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 14a, 02:00

Hernaniko Haur Eskolan 2012an jarri zen martxan Eko­la­piko proiektua,  elikadura eko­­­logikoa eta osasuntsua es­ko­letako jangeletan txerta­tze­ko.
Baina ohitura osasuntsu horri jarraipena eman, eta etxeetara zabaltzeko asmotan, hitzaldia emango du gaur Sabrina Patok, 17:30etan Haur Eskolan (Sagastialde auzoa). 

Hernanin, dagoeneko, martxan dago proiektua. Esperientzia positiboa izan dela uste duzu?
Bi hilabetetan proba egin zen, eta segidan, martxan jarri genuen proiektua. Aurretik ere, Haur Eskolak herrian egiten zituen erosketak, eta, ondoren, bertako sukaldean prestatu. Baina ez zituzten elikagai ekologikoak erosten. Gero hasi ziren Hernaniko baratzezain ekologiko bati, Imanol Altunari erosten. Eta gainontzeko gaiak, Lurreko dendan erosten dituzte. 

Zergatik, ekologikoa?
Arrazoiak asko dira. Osa­su­na­ren aldetik, besteak beste Maria Dolores Raigonen txos­te­nek diote nutritiboki abe­ra­tsa­goak direla elikagai eko­lo­gi­koak. Bestetik, lurrarentzat onu­ragarria eta jasan­ga­rria­goa da, eta batez ere, herrian ber­tan ekoitzitakoa erosten bada; garraioarekin gutxiago ku­tsatzen da. Azkenik, hez­kun­tza da beste adar bat: fa­mi­liak zuzeneko harrema­ne­tan jartzea ekoizlearekin.
Ekologikoak, ordea, garaian garaikoa ere esan nahi du, eta pediatra batzuek nahiago omen dute produktu asko ez nahastu...
Hauen artean ere zabaltzen ari da ekologikoaren aldeko apus­tua. Eta guk ez dugu, ino­laz ere, kontra egiten. Jan­ge­le­tan, adibidez, haur bakoi­tza­ren arabera moldatzen gara, pe­diatraren gomendioak ja­rraituta.

Haur Eskolan errotuta dago proiektua, beraz, zergatik emango duzu hitzaldia?
Ez dugu nahi Ekolapiko es­ko­lan bakarrik geratzea. Gizar­teari zabaltzea dugu helburu. Egun, ia denek dakite zer den ekologikoa. Baina batzuetan, ez dute modu orekatuan kontsumitzen. Hori irakatsi nahi dugu. Jarraipena eman diezaiotela, etxean ere.

Haurrentzako bezala, helduentzako ere onuragarria da ekologikoa?
Noski. Eta gaurko hitzldia irekia da; baita guraso ez direnentzako ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!