Bukatu berri da Gipuzkoako Batel Liga, eta arraunlari hernaniarren artean, mutil jubenilak izan dira erregularrenak; hain zuzen, hirugarren postuan bukatu dute, asteburuan jokatutako azken estropadetan hirugarren eta aurreneko postuak lortuta, Pasaian eta Orion. Datorren asteburuan, berriz, Gipuzkoako Txapelketa hasiko dute arraunlari hernaniarrek, eta hurrengoan, Euskadikoa.