Herri osoari begira, jaialdi berezia prestatu dute Hernani BHI Institutuko DBH 2 mailako ikasleek. Ostiralean, arratsaldeko 17:30etan Biterin emango dute ikuskizuna, bi euroren truke. Izan ere, helburuetako bat da ikasbidaiarako dirua biltzea.
Ikuskizun haundia
Bereziki, senide eta ikaskideei zuzendutako emanaldia izango da, baina baita herritar guztiei ere. Horrela, denetik egingo dute ikasleek: magia, malabareak, dantzatu, abestu, musikarien interpretazioa, parcour...
Modu honetan, dirua biltzeaz gain, beste helburu batzuk ere bete nahi dituzte: herriari zerbait eskaintzea, batetik, eta antolaketa lan kooperatiboa bultzatzea, bestetik.