AEK euskaltegiak antolatzen dituen Zilegi Eskolen barruan, Arremanitz Kooperatiba aurkeztuko dute bihar eta maiatzaren 11n. Horrez gain, sexualitatearen sozializazioa ere landuko dute, eta saioa arinagoa izateko, dinamikak, jokoak eta eztabaidak ere izango dira tartean. Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du: zilegieskola @aek.eus edo 663 043 314.