Barreterapia saioa, bihar eta 28an

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 13a, 02:00

AEK euskaltegiak antolatzen dituen Zilegi Eskolen bueltan, barreterapia saioak egingo ditu hilabete honetan. Aurrenekoa bihar izango da, eta bigarrena, hilaren 28an.  Biak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira eta Norberto Almandoz musika eskolan izango dira. Maialen Viaña psikologak zuzenduko ditu bi saioak.

Izena ematea, ezinbestekoa
Bata edo bestean parte hartu ahal izateko, aurrez apun­tatu beharko da: zilegieskola­@aek.eus edo 663 04 33 14. Saio bakoitzak 10 euroko kostua dauka, pertsonako. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!