‘Hidrologikak, ibaitik badiara’ ibilaldia, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 13a, 02:00

Donostia 2016 programaren barruan, eta Kristina Enea Fun­dazioaren laguntzaz, Hidro­­­­­logikak, ibaitik badiara ibilaldia antolatu dute la­run­bat honetan. Egun osorako txan­goa izango da Urumea bailaran barrena, eta eguerdiko moka­dutxoa barne dago.
Irteera, Donostiatik autobusez
Donostian hasiko da ibilaldia, 09:15etan jarri dute zita Via Fora jatetxean, Federico Garcia Lorca 10 kalean. Bertatik abia­tuko da autobusa Goizue­tarantz. Ondoren, Herna­nira joango dira, bertan bazkaldu eta ondoren, Astigarraga bisi­tatuko dute. Azkenik, Donos­tiara egingo dute buelta.

Izenematea, ostiralera arte
Ibilaldia parte hartzeko, osti­ralera arte egongo da izene­matea irekita, 12 euroren truke: 629 73 47 34 / 943 31 40 04. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!