Oker pelikula emango dute larunbatean kultur etxean. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da filma, eta sarrerak, egunean bertan eskuratu ahal izango dira kultur etxean, 2 euroan. Horrez gain, www.astigarraga.eus webgunean jada salgai daude.
Zinema Euskaraz programan
Pelikula familia osoarentzat gomendatzen dute, euskeraz izango da eta ordu eta erdiko iraupena du. Gainera, duela gutxi estreinatutako filma da, zehazki Donostiako Antigua auzoko zinema aretoan eman zute aurrenekoz, Zineuskadi elkarteak sustatzen duen Zinema Euskaraz programaren barruan.