Asteburu berezia antolatu du Astigarragako Xaguxar taldeak asteburu honetarako. Uliara joango dira, eta bertan egingo dute lo.
Larunbatean joan; igandean buelta
4-12 urte bitarteko 32 haurrek egin dute izenematea, eta denak batera larunbatean joango dira oinez Uliara. Motxilak UBA aterpetxean utzi, eta aterpetxea Ametzagañako parkean dagoenez, kokalekua aprobetxatuko dute lotara joan baino lehen zenbait jolas egiteko.