Goizueta eta Aranoko gazteak Nafarroako Haur eta Gazte Kantu Jaialdian ari dira parte hartzen.
Aurrenekoek Orkoienen kantatu zuten martxoaren 5ean. Gatiburen Txiki Bang Bang aukeratu zuten Xalto eskolako Janire Urdanpilleta, Naroa Zugarramurdi eta Aiora Apezetxeak, Unai Muñoz (bateria), Oier Miranda (kitarra) eta Ane eta Aiora Apezetxeak (pianoa).
Aranoko taldeak, berriz, Larraintzarren kantatu zuen martxoaren 19an: Naroa eta Leyre Egurza, Irune Galparsoro, Oihan eta Araitz Legarreta, Irati Menta, Unai eta Haizea Muñoz eta Eneritz eta Iraia Salaberriak.
Hilaren 30ean, berriz
Guztiek berriro kantatuko dute saio nagusian: hilaren 30ean, 18:30etan Tafallan.